top of page

Interneten eta Internetetik kanpo dagoen guztia ezin da erabili. Izan ere, irudiak, musika, bideoak... eta, orokorrean, besteek sortutako materialak, batzuetan Copyright lizentzia baten menpean daude.

 Copyright, Copyleft eta Creative Commons lizentziak 

Gaur egungo legearen arabera, Copyright lizentzia duten lanak ezin dira erabili, kopiatu edo moldatu modu librean. Izan ere, derrigorrezkoa da kasu hauetan lanaren egileari zuzenean baimena eskatzea.

Copyleft lizentziek, berriz, besteek sortutako lanak erabiltzeko, kopiatzeko eta/edo moldatzeko baimentzen dute. Gaur egun, batez ere irakaskuntzan, Creative Commons da gehienetan erabiltzen diren Copyleft lizentziak.

​

Hala ere, Creative Commons lizentzia duen lan bat erabili baino lehenago, kontuan hartu behar da Creative Commons lizentzia bakarra ez dagoela. Izan ere, lanaren egileak aukeratzen du CC litzentzia mota eta, honen arabera, erabiltzaileek balditza batzuk bete behar dituzte egilearen lana hartu eta erabiltzeko.

CC lizentziek dituzten oinarrizko lau  hauxek dira:

​

  •      Aitortu (Attribution). Egileak bere lana (edo horren ondorio direnak) erabiltzeko, moldatzeko eta erakusteko aukera ematen dio erabiltzaileari, baldin eta egilea nor den aitortzen bada. Laburdura: BY.

​

  •       Erabilera ez-komertziala (Non commercial). Lana erabili, moldatu eta erakutsi ahal da, baldin eta helburu komertzialik ez badago. Laburdura: NC.

​

  •       Ez eratorriak (No Derivate Works). Lana erabil daiteke, baina inolako aldaketarik egin gabe. Laburdura: ND.

​

  •      Partekatu berdin (Share alike). Lana erabili, aldatu eta erakutsi ahal da, baina lan eratorriak jatorrizko lanaren lizentziapean argitatu behar dira. Laburdura: SA.

Eta lau balditza hauek modu desberdinetan konbinatuz, Creative Commons lizentzia desberdinak sortzen dira:

Hurrengo bideoan, Maite Goñik, Mondragon Unibertsitateko irakasleak, copyright, copyleft eta creative commons lizentzien arteko ezberdintasunak ondo azaltzen ditu:

bottom of page