top of page

LAN PROPOSAMENA

​

2. saioan audioa grabatzeko, editatzeko, bihurtzeko eta gordetzeko tresnak ikusi genituen. Orain, ikusitakoa praktikan jartzeko, grabazio bat egingo dugu, klaustrokideei gure proiektua “saltzeko”. Nola? Elevator pitch baten bitartez. Baina… zer da elevator pitch? Ikusi bideo hau:

IKT TRESNAK:  audioa (3. saioa)

​

Gure elevator pitch sortzeko, honako pausuak jarraituko ditugu:

​

  • Gidoi bat idatziko dugu.

  • Gidoian idatzitakoa grabatuko dugu.

  • Audio-artxiboa editatu eta aberastuko dugu musika pista bat gehituz. Horretarako, Audacity programa oso aproposa da. Baina gauza garrantzitsu bat hartu behar dugu kontuan: erabilitako musika CC lizentziaduna izango da beti.

  • Audio-artxiboa grabatu ondoren, fitxategiaren URLa gure padlet-ean eskegiko dugu, besteokin partekatu ahal izateko.

​

bottom of page