top of page
Audio-fitxategi bat grabatzea

VOCAROO. Vocaroo on line-en grabatzeko aplikazio erraza da. Artxiboa grabatuta dagoenean, aukera asko eskaintzen dira: deskargatu ahal da gure ordenagailura, web orrialde batean txerta daiteke, URLren bitartez estekatu ahal da edo QR kode bihur daiteke. Beste alde batetik, Audacity, grabagailu edo beste tresna batekin grabatutako artxibo bat ere igo daiteke ("upload" aukera erabiliz). Hala ere, Vocaroo-k ez du aukerarik ematen audioa editatzeko, ezta musika gehitzeko ere. Bideotutoriala esteka honetan.

ONLINE VOICE RECORDER. Gure ahotsa on line grabatzeko Voice Recorder aukera sinple eta erraza da. Grabatutako artxiboa MP3 formatoan deskargatzeko aukera dago, baina soinua editatzeko aukera gutxi daude (izan ere, audio moztea da programak ematen duen aukera bakarra), eta musika ipintzea ere ez da posible. Bideotutoriala hemen.

bottom of page